Castellano · Euskara
Cabecera
Hasiera · Pelikulak · Telesailak · Jarduerak · Egitaraua · Atal berezia: Tezuka · Guneak · Berriak
Hideaki Annoren Evangelion 2.0 filmak jaso du publikoaren saria FAN10 jaialdian.
 
Sarrera

FAN10 izena hartu du aurten 2003an sortu eta zortzigarren edizioa betetzen duen Japoniako animazio-zineari buruzko jaialdi honek. Ekainaren 3tik 6ra ospatuko da Iruñeko Planetarioa eta Golem Yamaguchi zine-aretoetan. Japoniako animazio-zinearen inguruan dagoen ospakizun bakarraren bitartez animearen munduarekin denbora guzti honetan konpromisoa mantentzea ez da erraza izan, baina, jende askoren laguntzari esker, lortu da.

Sorpresez josita dator aurten FAN10 jaialdia. Ghibli estudioetako pelikulen zaleek aukera izango dute Hayao Miyazaki eta Isao Takahata bere kidearen izenburu ezagunenetako batzuekin gozatzeko. Jaialdian aurkitu ditzakezue, besteak beste, jadanik klasiko bihurtu den Nire bizilagun Totoro filmatik hasi eta hain ezagunak ez baina hura bezain erakargarriak diren Gaztelua zeruan bezalakoetaraino obrak, atzean utzi gabe Iraganeko oroitzapenak edo Nicky sorgin ikaslea.

Selecta Vision banatzaileari esker Evangelion 2.0 filmaren estreinaldia eskainiko du FAN10 jaialdiak. Eta, Shinjiren eta honek aingeruekin dituen borroken istorioaren panoramika beteagoa izan nahi dutenentzat Evangelion 1.11 ere proiektatuko da (Evangelion 1.0-ren edizio birnahastua, blu-ray formatuan).

Saint Seiya gogoko dutenei gogorarazten diegu FAN10 jaialdian aukera izango dutela joateko oso berezia den emanaldi batera: gaztelaniara bikoiztutako Saint Seiya The lost canvas telesailaren lehenengo bi pasarteena.

Zortzigarren edizio honek espazio propioa eskaini dio mangaren aitatzat edo jainkotzat jotzen den autoreari. FAN10 jaialdiak proposatzen dizue Osamu Tezukari omenaldia: hain ezaguna den haren Leo(Kimba) lehoiaren bertsio berri bat emango da, Goro Taniguchik egina da eta Jungle emperor Leo izenburuarekin; baita Tezukaren figuraren inguruan egindako lan dokumental bat ere.

Jaialdian, ohikoa den bezala, pelikulak eta telesailak emateaz gain (guztira hogei baino gehiago), hitzaldi pare bat izango ditugu: bata, zenbait izenbururen bitartez animea eta kirola uztartuko dituena, Manu Guerrero hizlari; eta, bestea, Ghibli estudioen inguruan arituko dena, José Luis Puertas hizlariarekin.

Eta, jaialdia biribiltzeko: aikido, kendo, iaido eta bujutsu borroka-arteen erakustaldiak, japoniera-eskolak, Japoniako kaligrafia tailerra, Geruzak panpin erakusketa, eta Elurmalutaren kontzertua, jatorrizko musika eta anime irudiekin.

Gogoratu, azkenik, instituzio publikoen babesak eta enpresa partikularren laguntzak egiten dutela posible FAN jaialdia; irekita dagoela adin eta mota guztietako jendearentzat; eta, beti bezala, Japoniako kulturaren eta handik iristen zaigun animazio-zine onenaren jaialdia izatea duela helburu.

Irashaimase!!!!

Antolatzaileak



Babeslea



Laguntzaileak