Castellano · Euskara
Cabecera
Hasiera · Pelikulak · Telesailak · Jarduerak · Egitaraua · Atal berezia: Tezuka · Guneak · Berriak
Jarduerak

Kontzertua
Kontzertua
Hitzaldiak
Manu Guerrero: Anime eta kirola
José Luis Puertas: Ghibli izeneko herrialdea
Erakustaldiak
Kendo
Aikido
Iaido / Bujutsu
Erakusketa
Geruzak: Ekialdeko 12 eszena
Tailerrak
Tailerretan parte hartu nahi baduzu, bidali zure izena eta telefonoa, tailerraren izenarekin batera, talleres@fanfestival.es helbidera.
Kaligrafia
Go
Japoniera
JOSÉ LUIS PUERTAS

Bultzatzaile esanahitsu eta esangarrienetako bat, Espainian animearen mundua hedatzeko eta banatzeko. Urte luzez aritu da arduradun lanetan JONUko animearen sailean. Bere sustapen lanari esker ikusi ahal izan ditugu gure artean Monster bezalako telesail mitikoak eta Chihiroren bidaia eta Ipurtargien hobia bezalako maisulanak diren filmak.


 
Ghibli izeneko herrialde bat

Ghibli estudioak 1985ean eraiki zituzten Hayao Miyazakik eta Isao Takahatak. Bi autore mitiko hauek, aurretik, batera aritu ziren elkarlanean urte luzez eta martxan jarri zituzten Toei Animation-eko Heidi eta Marko bezalako telesail klasikoak. Kide eta lagun ziren Miyazaki eta Takahatak, Ghibli fundatu zutenean, ez zekiten animaziozko unibertso pozgarri bat eraikitzen ari zirela nahi gabe, orain jadanik estilo berezia duena eta mundu osoan errespetatua. Pixar-Disney ahalguztidunak, John Lasseter bezalako ahots nagusienetakoen bitartez, ez du zalantzarik izan esateko Miyazaki dela bere autorerik gogokoena, handien artean handia, ezta bere lana Ghibli espirituak blaitzen duela esateko ere, honek eragina duela bere lanarengan alegia. Nazioarteko ospea lortu zuen Ghiblik Chihiroren bidaia (2002) filmarekin eskuratu zituenean, lehenik, Berlingo jaialdiko animaziozko filmerik onenari Urrezko Hartza eta, zertxobait geroago, Oskarra. Ordutik, mundu osoko jaialdietan ohorezko lekua izango du animazioak, eta baldintza beretan ikusia izango da. Animazio-zinema haurrentzako subgenero edo ez-zinema bezala inoresten zen garai haiek atzean geratu dira jada, eta, neurri batean, Ghibliri esker.

Ghibli izakiek kapitulu bereizia osatzen dute eta, duten diseinuagatik, erraz nabarmentzen dira. Animazioaren bitxiak ditugu, besteak beste, Totoro, Nausicaä, Pompoko, Ipurtargien hobia, Bihotzaren xuxurlak, Chihiro eta Ponyo. Orain arteko guzti honek dituen gakoak aztertuko ditu Jose Luis Puertasek, azpimarratuz bereziki izenburu adierazgarrienak eta gertaera gogoangarrienak.