Castellano · Euskara
Cabecera
Hasiera · Pelikulak · Telesailak · Jarduerak · Egitaraua · Atal berezia: Tezuka · Guneak · Berriak
Pelikulak

Death Note Relight
Gaztelua zeruan
Evangelion 1.11
Evangelion 2.0
Freedom
Nire bizilagun Totoro
Nicky sorgin ikaslea
Pompoko
Iraganeko oroitzapenak
Spirit Of Wonder
Bihotzaren xuxurlak
Sword Of The Stranger
Transformers
GAZTELUA ZERUAN

Jatorrizko izenburua: Tenku no Shiro Rapyuta
Zuzendaria: Hayao Miyazaki
Gidoilaria: Hayao Miyazaki
Musikagilea: Joe Hisaishi
Ekoizleak: Isao Takahata, Toshio Suzuki
Estudioa: Studio Ghibli
Urtea: 1986
Iraupena: 122 minutu

Aireontzi bat hodei-itsasoan barna dabil. Barruan, Sheeta izeneko neska gaztea eta Muska, gobernuko agente sekretua. Bat-batean piratek ontziari erasotzen diote, Sheetak lepotik zintzilika daraman harriaren sekretuaren atzetik baitabiltza, eta gobernua ere horretan dabil. Harria Laputako ateak irekiko dituen giltza da. Zeru erdian zintzilik dagoen uhartea da Laputa, planetatik aspaldi desagertu zen antzinako zibilizazio batek sortua. Une horretan Pazu mutil gaztea agertuko da, Sheetaren adiskide egin eta ihes egiten lagunduko diona. Bien artean uharteko misterioa konpontzen saiatuko dira.

Hayao Miyazakiren filma hau, Nausica ondoren Ghibli estudioetako bigarrena, bere lanik ezezagunena da. Halere, bertan aurki ditzakegu ondorengo filmetan errepikatuko dituen elementuak: zeruan dabiltzan gazteluak, espazioan gertatzen diren abenturak, animaliak bezala jaten duen jendea agertzen deneko eszenak, edo, baita Europako literaturako testuak erabiltzeko zaletasuna ere. Izan ere, Gaztelua Zeruan filma Jonathan Swiften nobela batean oinarrituta dago: Gulliverren bidaiak. Irlandar jatorria zuen nobelaren idazleak Laputa izeneko alegiazko lekua birsortu zuen: zintzilik dagoen uharte bat, bertan bizi direnek gidatzen dutena; teknologiarekiko jakin-mina handia badute ere, haien imajinazio faltak ia ezinezkoa bihurtzen duena praktikan jartzea dituzten ezagutza teorikoak.

Jatorrizko izenburuan gazteluaren izena aipatzen du Miyazakik, baina gaztelaniazko bertsioan beste izen bat jarri zitzaion, soinu atseginagoa zuena, El castillo en el cielo. Berriro pertsonai emakumezkoak dira istorioetako protagonistak; eta oraingo honetan, Miyazakiren estilo peto-petoan sortutako heroia, Sheeta izenekoa, zeruan zintzilik dagoen hirian bizi eta altxor preziatu bat duena.

Irudiak · Trailerra