Castellano · Euskara
Cabecera
Hasiera · Pelikulak · Telesailak · Jarduerak · Egitaraua · Atal berezia: Tezuka · Guneak · Berriak
Telesailak

Txitxo Terremoto
Dragoi Bola GT
Oilver eta Benji
Saint Seiya: The Lost Canvas
Wolf's Rain
SAINT SEIYA: THE LOST CANVAS

Jatorrizko izenburua: Seinto Seiya: Za Rosuto Kyanbasu - Meiō Shinwa
Zuzendaria: Osamu Nabeshima
Pertsonaien diseinatzailea: Yuko Iwasa
Musikagilea: Kaoru Wada
Manga: Shiori Teshirogi, Masami Kurumada
Estudioa: TMS Entertainment
Urtea: 2009
13 pasarte

Tenma eta Alone bi haur umezurtz dira, Italiako herrixka batean bizi direnak. Hauen bizitza erabat aldatuko da Pandorak iragartzen dionean Alone mutikoari Hadesen berraragiztapena dela, mutikoa alegia. Aldi berean, Tenma santutegira eramango du Dohko de Librak, Atenearen santu bihur dadin. Handik gutxira, zilarrezko hiru santu Italiatik itzuliko dira, bertan izan duten misio bat egitetik, eta berri bat daramate: leku horretan Hades esnatu eta gerra santua hasi dela, sekulakoa eta oso gogorra.

Saint Seiya telesail guztien erregina dugu. Berarengan proiektatzen da mundu osoko milaka zaleen imaginario gogokoena; ulertu baidute Shiri Teshirogik eta Masmi Kurumadak paperean sortutako unibertsoa gailur-obra horietako bat dela, lehenik, mangaren historian eta, gero, animearenean. Izan ere, Espainian egingo den lehengo bi DVDen erabateko estreinaldiaren lekuko bikaina izango da FAN10 jaialdia. Aparteko bikoizketa du gaztelaniaz, eta telesailaren 13 entrega egingo dituzte.

Orain, garai guztietako telesailarik emankorrenaren eta arrakastatsuenaren aurrean gaudela, zaila egiten zaigu sinestea Teshirogik eta Kurumadak bere garaian osatu zuten aparteko elkarketa kasualitateari zor zaiola neurri handi batean, patuak eginiko keinuari, eta orain idatzi duela XXI. Mendeko mitologiazko tratatu berri bat. Izan ere, jatorrizko izenburua duen Seinto Seiya: Za Rosuto Kyanbasu - Meiō Shinwa –eta "Galdutako mihisea eta Hadesen mitoa" bezala itzul daitekena- Seinto Seiya ama telesailetik sortutako spin-off bat da, telesail eratorria alegia. Eta, orain daukagun hau Euroxek interpretatzen duen "The Realm of Athena" abestiarekin hasi eta Maki Ikuno eta Marina del Rayren "Hana no kusari"-rekin amaitzen da, askok jadanik murmurikatzen dituzten bi abesti.

Irudiak · Trailerra