Castellano · Euskara
Cabecera
Hasiera · Pelikulak · Telesailak · Jarduerak · Egitaraua · Atal berezia: Tezuka · Guneak · Berriak
Pelikulak

Death Note Relight
Gaztelua zeruan
Evangelion 1.11
Evangelion 2.0
Freedom
Nire bizilagun Totoro
Nicky sorgin ikaslea
Pompoko
Iraganeko oroitzapenak
Spirit Of Wonder
Bihotzaren xuxurlak
Sword Of The Stranger
Transformers
EVANGELION 1.11 You Are (Not) Alone

Jatorrizko izenburua: Evangerion shin gekijôban: Jo
Zuzendariak: Masayuki, Kazuya Tsurumaki, Hideaki Anno (gainbegiratzea)
Gidoilaria: Hideaki Anno
Musikagilea: Shirô Sagisu
Zuzendari artistikoak: Hiroshi Kato, Tatsuya Kushida
Muntatzailea: Hiroshi Okuda
Urtea: 2007
Iraupena: 98 minutu

Shinji Ikari Tokyo-3ra iritsi da. Bitartean, Gendo bere aita haren bila dabil. Iritsi denean, NBEaren armadarekin egin du topo eta laugarren Aingeruari (hirugarrena jatorrizko bertsioan) aurre egiten saiatzen da, Sachieli. Misato Katsuragik salbatuko du Shinji eta NERVeko kuartel nagusietara eramango du, bere aitarengana, NERVeko Komandante Gorena dena. Garaile izan den lehenengo bataila eta gero, Misatok etxera eramango du Shinji, berarekin bizi, eskolara joan eta bizitza arrunta eraman ahal izateko.

EVANGELION 1.11 You Are (Not) Alone filma tetralogiako lehenengoa da; bilduma honi "Rebuild of Evangelion" izena eman zaio, "Evangelionen berreraikuntza" esan nahian bezala. Japonian 2007ko irailaren 1ean estreinatu zen, eta ekoizlea Khara izan zen, Gainaxek lagunduta. Hideaki Annoren estudio berria dugu Khara, eta hasierako langile gehienak bildu ditu bertara, intentzio itsu batekin: bere lanik ospetsuena izaten jarraitzen duena berriro birsortzea. Filma honen argumentua bat dator jatorrizko saileko 1etik 6rako pasarteekin, nahiz eta kamera-angelu batzuk, hainbat pertsonai eta xehetasun batzuk ezberdinak izan. Arretaz begiratzen duzuenok ikusiko duzue, adibidez, pelikularen hasieran itsasoa gorria dela, eta telesailean, ordea, Hirugarren Inpaktua arte ez da hori gertatzen. Bitxikeri hauek dira, besteak beste, erakargarritasuna pizten diena istorio honen jarraitzaile sutsu direnei; hemen aurkituko baitute material nahiko beren buruari proba egiteko. Horretaz gain, FAN10 jaialdian estreinatuko dugun bertsioak blu-ray izatearen balio erantsia du, hain zuzen ere irudiari kalitate eta garbitasun hobea emango diona.

Irudiak · Trailerra