Castellano · Euskara
Cabecera
Hasiera · Pelikulak · Telesailak · Jarduerak · Egitaraua · Atal berezia: Tezuka · Guneak · Berriak
Pelikulak

Death Note Relight
Gaztelua zeruan
Evangelion 1.11
Evangelion 2.0
Freedom
Nire bizilagun Totoro
Nicky sorgin ikaslea
Pompoko
Iraganeko oroitzapenak
Spirit Of Wonder
Bihotzaren xuxurlak
Sword Of The Stranger
Transformers
EVANGELION 2.0 You Can (Not) Advance

Jatorrizko izenburua: Evangerion Shin Gekijoban: Ha
Zuzendariak: Hideaki Anno, Masayuki, Kazuya Tsurumaki
Gidoilaria: Hideaki Anno
Musikagilea: Shirô Sagisu
Ekoizleak: Toshimichi Otsuki, Hideaki Anno
Urtea: 2010
Iraupena: 108 minutu

Pilotu berri batek, Mari Illustrious Makinamik, kontrolpean hartu du 5 zenbakidun behin-behineko unitatea, eta saiatuko da Hirugarren Aingeruari aurre egiten; azken hau Artikoan dagoen Betania Basetik ihes dabil. Marik, kalteak jasan dituenarren, unitatea suntsitu eta Aingerua hilko du. Bitartean, Japonian, Shinji eta Gendo Yuiren hilobia bisitatzera joan dira. Orduantxe iritsiko da Zazpigarren Aingerua eta hiria erasotuko du. Alemaniatik iritsi berria den 02 Unitateak egingo dio aurre, Shikinami Asuka Langley pilotua buru duela.

Evangelion. 1.11. You are (not) alone estreinatzeaz gain (Hideaki Annok bere lan enblematikoari eskaini nahi dion tetralogiaren lehenengo lana) FAN10 jaialdiak Evangelion: 2.0. You can (not) advance filma ere estreinatu behar du. Aurrekoa bezala, zuzendariaren Khara estudioak ekoiztutakoa da, Gainexen laguntzarekin. Eta Annok emandako nondik norakoak jarraitzen ditu, errealizadore bezala bere curriculumaren zati handi bat betetzen duen istorio hau berreskuratzea erabaki baitzuen.

1.0 eta 1.11 bertsioetan bezala, oraingo honetan ere, hasierako langileek osatu dute lantaldea, Evangelionen lehenengo pelikulak egin zituztenek. Perfekzioaren mugan dago emaitza: dinamikoagoa, hunkigarriagoa eta jatorrizkoarekiko aldaketa gehiagorekin. Evangelion 2.0 gozatzeko egina dago, telesailaren indarra berreskuratzen du eta, eszenaratzea eraberritu izanari esker, duen bere indar bisuala handiagotzen du. Argumentua korapilatzen da, pertsonaiek beren emozioak areagotzen dituzte eta liluratzeko duen indar guztia erakusten du abenturak. Telesailaren fan beteranoak harrapatzen ditu filmak eta berari buruz ezer ez zekitenak txundituta uzten ditu.

Irudiak · Trailerra