Castellano · Euskara
Cabecera
Hasiera · Pelikulak · Telesailak · Jarduerak · Egitaraua · Atal berezia: Tezuka · Guneak · Berriak
Pelikulak

Death Note Relight
Gaztelua zeruan
Evangelion 1.11
Evangelion 2.0
Freedom
Nire bizilagun Totoro
Nicky sorgin ikaslea
Pompoko
Iraganeko oroitzapenak
Spirit Of Wonder
Bihotzaren xuxurlak
Sword Of The Stranger
Transformers
IRAGANEKO OROITZAPENAK

Jatorrizko izenburua: Omohide Poro Poro
Zuzendaria: Isao Takahata
Gidoilaria: Isao Takahata
Musikagilea: Masaru Hoshi
Ekoizleak: Hayao Miyazaki, Yasuyoshi Tokuma, Yoshio Sasaki y Ritsuo Isobe
Estudioa: Studio Ghibli
Urtea: 1991
Iraupena: 118 minutu

Taeko Okajima hogeita zortzi urteko gaztea da. Oporrak hartu ditu Yamagatako bere etxera bueltatzeko, bere koinataren herrira. Bertan bizi izan zituen txikitako unerik zoriontsuenak. Sendiaren baserrira joateko egiten ari den bidaian Taekori gogora datozkio eskolako garai haiek, eta, aldi berean, oraina izango du aurrez aurre: Toshiok, oso maite duen nekazari gazteak, bera ezkongai hartzeko proposamena egin dio eta Taekok ez daki zer egin. Orainalditik iraganera saltoka dabilen horretan, bere bizitzako erabakirik garrantzitsuena hartzear dago.

Iraganeko oroitzapenak (1991) Isao Takahata zuzendariaren seigarren luzemetraia da. Hotaru Okamoto eta Yuko Toneren izen bereko mangan oinarrituta egin zuen lan hau, eta, hasiera batean inork espero ez bazuen ere, Japoniako ikusle helduen artean izugarrizko arrakasta lortu zuen filmak. Honek duen argumentuaren izaera kontuan hartuta, melodrama errealistaren munduan bete-betean sartuta dagoela esan daiteke, emakumezkoei zuzendua bereziki.

Atzetik Brahmsen 7. hungariak dantza musika duela, Iraganeko oroitzapenak filmak, gozotasunez eta doitasunez, eremu berezi baten miaketa egiten du: sentimenduen eta oroitzapenen bilakaera denbora pasatzen den einean. Hori dela eta, Takahatari espresio-bide berri bat askatzen zaio eta, Miyazakik ez bezala, badirudi era obsesiboan bilatzen duela estiloa, generoa eta publikoa aldatzea bere pelikula bakoitzean. Kasu honetan, eta errealitate sentsazioa areagotzeko, ohikoa dena alde batera utzi eta kontrako bidetik jo zuen: elkarrizketak grabatu zituen lehenengo eta, ondoren, marrazkien espresioak findu zituen. Emaitza erakargarria da, duen sinesgarritasunagatik, eta irentsi egiten gaitu, pertsonaiek eta paisaiek ametsak eta samurtasuna sorrarazteko duten gaitasunagatik.

Irudiak · Trailerra