Castellano · Euskara
Cabecera
Hasiera · Pelikulak · Telesailak · Jarduerak · Egitaraua · Atal berezia: Tezuka · Guneak · Berriak
Pelikulak

Death Note Relight
Gaztelua zeruan
Evangelion 1.11
Evangelion 2.0
Freedom
Nire bizilagun Totoro
Nicky sorgin ikaslea
Pompoko
Iraganeko oroitzapenak
Spirit Of Wonder
Bihotzaren xuxurlak
Sword Of The Stranger
Transformers
NICKY SORGIN IKASLEA

Jatorrizko izenburua: Majo no takkyubin
Zuzendaria: Hayao Miyazaki
Gidoilariak: Hayao Miyazaki, Eiko Kadono
Musikagilea: Joe Hisaishi
Argazkilaria: Hirokata Takahashi
Ekoizleak: Hayao Miyazaki, Toru Hara
Efektu bereziak: Kaoru Tanifuji
Muntatzailea: Takeshi Seyama
Estudioa: Studio Ghibli
Urtea: 1989
Iraupena: 102 minutu

Sorginek, tradizioz, 13 urte bete ondoren, gurasoen etxea utzi behar izaten dute eta sorginen zerbitzuak behar dituzten hiri bat bilatu, eta, bertan, denbora batez geratu behar izaten dute. Horrela hasiko du Nickyk erabat sorgina bihurtuko duen bidea. Bidaia hau bere katua Jijirekin egingo du, bere erratz hegalarian. Iniziazio-bidaia honek itsasaldeko hiri bateraino eramango du eta, bertan, bere burua ezagutzen hasteaz gain, Tomo edo Osono bezalako lagun handiak ezagutuko ditu.

Nicky sorgin ikaslea filmarekin, Ghibli estudioek, nazioarte mailako arrakasta lortu zuten lehenengo aldiz. Filma honekin, Miyazakik eta Takahatak oinarriak finkatu zituzten, animazioaren jarraibideak izango zirenak, gero, mundu mailan, era geldiezinean. Miyazakiren unibertsoko ohiko imaginarioaren zati handi bat aurkituko dugu, etxea utzi helduen munduan sartzeko eta, sorgin eta pertsona bezala, hazten ikasi behar duen nerabe sorgintxo baten istorio honetan.

Bada, Nicky Heidirekin eta Markorekin lotzen dituen, eta sumatu daitekeen, hari bat: europar erarako testuingurua; Ghibli Estudioek behin eta berriro irudikatu duten paisaia anakroniko hori; eta, nola ez, neska gazte baten protagonismoa istorioaren oinarri bezala. Nicky filman, Miyazakik, ahaztezinak diren sekuentzia batzuk diseinatu zituen, bere izakitxoekiko sinesgarritasuna lortzen duten eta mugimendu arinenaren aurrean erne dauden keinu txiki horiek landuz, eta, berriz ere, ez zuen gordean utzi altuerekiko duen zaletasuna. Miyazakik hainbeste maite dituen zorabio eta abiadura, hegan egite eta mugimendu sentsazioek mutur batetik bestera zeharkatzen dute pelikula eder eta liluragarri hau, gaztetxoenentzat dena. Izan ere, hurbilago baitago Nire bizilagun Totoro filmatik Takahataren Iraganeko oroitzapenak-etik baino.

Irudiak · Trailerra