Castellano · Euskara
Cabecera
Hasiera · Pelikulak · Telesailak · Jarduerak · Egitaraua · Atal berezia: Tezuka · Guneak · Berriak
TEZUKARI BURUZKO ATAL BEREZIA

 

Osamu Tezukaren historia laburbiltzea ez da erraza. 35 urtetan zehar 700 manga baino gehiago sortu zituen (aldi berean obra askoren gidoiak egiten zituen), 150.000 orrialde baino gehiago marraztu zituen, eta 60 pelikula baino gehiago filmatu. Txikitatik hasi zen marrazten Tezuka, izan ere, animaziozko generoa biziki maite zuen, eta bereziki erakartzen zuen Walt Disneyren lanak. Halere, familiaren presioak bultzatuta, medizina karrera bukatu eta mediku lizentziatu zen, baina inoiz ez zen aritu jardun horretan era profesionalean.

20 urte zituela egin zuen bere lehenengo lan garrantzitsua. Altxorraren Uhartea izeneko istorio berri honen atzetik etorriko zitzaizkion, urte batzuk geroago, eta estiloa ezin hobeki finkatuta, Astroboy, Printzesa zalduna eta Black Jack (1973-84).

Lan guzti hauek, azkenekoa izan ezik, gazteak zituela euskarri zirudien arren, 70 eta 80ko hamarkadetan bereziki heldua eta bikaina bilakatu zen autore honen unibertsoa, Buda (1972-83) eta Adolf (1983) sortu zituen garaian, eta norabide aldaketa sakona finkatu zuten bi lan hauek. Horrela, maila gorenera iritsi zen Tezuka MW (1976-1978) mangaren maisu-lanarekin, zeinetan korapilo ilun eta beldurgarria asmatu zuen, bertan nahasten baitira ustelkeria politikoa, arma kimikoak eta homosexualitatea.

Osamu Tezuka 1989ko otsailaren 9an hil zen. Ludwig B eta Neo Faust lanekin ari zen orduan, baita Fenixen azken abenturekin ere –bere lanik kuttunena eta maiteena beharbada-, eta bukatu gabe utzi zituen.

Emanaldiak

FAN10 jaialdian proiektatuko dira Tezukaren figurari eta obrari buruzko zenbait dokumental eta testigantza, XX. mendeko animazio-zinearen talentu handienetakoa izan zenari buruzkoak alegia. Era berean, eta DeA Planeta argitaletxearen laguntzaz, ASTROBOY filmaren aurrerapena eskainiko dizuegu –abuztuaren 20an estreinatuko baita-, eta etortzen direnei merchandising-materiala banatuko diegu.

Jungle emperor Leo. The brave changes the future

Jatorrizko izenburua: Jungle Taitei - Yuki ga Mirai o Kaeru
Zuzendaria: Goro Taniguchi
Gidoilaria: Osamu Suzuki
Storyboard: Goro Taniguchi, Satoshi Kuwabara eta Tsukasa Sunaga
Jatorrizko istorioaren egilea: Osamu Tezuka
Musikagilea: Takefumi Haketa
Estudioa: Tezuka
Iraupena: 107 minutu
Urtea: 2009

Etorkizun hurbil batean, ingurumena suntsituta dagoen mundu batean, Neo-Jungla baten sorrera jarri du martxan NBEk, Kenzo Oyamak zuzenduta. Parke artifizial bat da eta, bertan, animali basatiek bizirik jarrai dezakete. Aurrefabrikatutako ingurune horretan, Leo lehoi zuri eta gazteak noizbait bere aita bezalakoa ahal izatea amesten du, Panja indartsua bezalakoa. Bitartean, Kenichik, Kenzo Oyamaren semeak, jungla hori benetakoa dela uste du, eta izugarrizko trebezia du animaliekin hitz egiteko, baina ohartu da Leo bizi den jungla hori itxura-egite handi bat besterik ez dela.

Osamu Tezukaren 80. urteurrena ospatzeko jarri zuten martxan iaz proiektu hau. Zuzendari lanetan Goro Taniguchi (Code Geass) aritu da, Osamu Suzuki gidoilari –Tezukaren kontakizunetik abiatuta-, eta pertsonaien diseinuak Yoshikata Amanok egin ditu, Final Fantasyn egindako lanarengatik ezaguna den egileak. Jaialdiaren asmoa izan da garai guztietako sortzaile handienetako baten ondarea gogora ekartzea, eta ekarri, gainera, bere film ezagunena eta eztabaidatuarenarekin.

Tezukak beti izan ziola mirespena Disney faktoriari begi-bistakoa zen. Baina bere garaian pentsatu ere ez zena egingo zen historiako mangakarik handienarentzat gida eta inspirazio iturri izan zen iparrameriketako enpresa handiak ez zuela zalantzarik egingo haren lanetako bat arpilatzeko, eta eraikitzeko 80ko hamarkadan filmerik arrakastatsuenetako bat izan zen lana. Disneyren Lehoi Erregea filmaren unibertsoari Tezukaren istorioaren lehoi protagonistaren (Leo/Kimba) kutsua nagusitzen zaiola ukaezina da. Ez da nola halako eragina, erreferente zuzena baizik. Denbora pasa bai, baina nabaria dena da inoiz baino indartsuago berragertu dela Leo(Kimba), Tezukaren lehoia, izateko obra mitiko baten erabateko estreinaldia Espainian. Iruñea izango da agertokia, eta hemen proiektatuko dira lehen aldiz jendearentzat Kimbaren abenturak, benetako errege Lehoiarenak. Primizia izango da, batez ere txikienei gozaraziko diena.