Castellano · Euskara
Cabecera
Hasiera · Pelikulak · Telesailak · Jarduerak · Egitaraua · Atal berezia: Tezuka · Guneak · Berriak
Pelikulak

Death Note Relight
Gaztelua zeruan
Evangelion 1.11
Evangelion 2.0
Freedom
Nire bizilagun Totoro
Nicky sorgin ikaslea
Pompoko
Iraganeko oroitzapenak
Spirit Of Wonder
Bihotzaren xuxurlak
Sword Of The Stranger
Transformers
NIRE BIZILAGUN TOTORO

Jatorrizko izenburua: Tonari no Totoro
Zuzendaria: Hayao Miyazaki
Ekoizlaria: Ghibli Estudioak
Urtea: 1988
Iraupena: 86 minutu

Mei (4 urte) eta Satsuki (10 urte) ahizpak etxez aldatu eta bere aitarekin batera mendialdeko aterpetxo batean bizitzera joan dira. Egun batean, ezustean, txikienak totoroak aurkituko ditu: basoetako espiritu zaindariak, bihotz garbia duten haurrek soilik ikus ditzaketenak. Izakitxo kutun hauekin eta katubusa bezalako beste presentzia magiko batzuekin batera, Meik eta bere ahizpak adiskidetasunaren, maitasunaren eta sendiaren benetazko balioaz jabetuko dira, beraien irudimenetik haratago eramango dituen abentura zoragarri eta ahaztezin honekin.

Ghibli estudioen gailur-obra den Nire bizilagun Totoro (1988) filmak betiko istorio bikain horien itxura du, bere sedukzio indarra eta bere freskura oso-osorik mantentzeko gaitasuna dutenena, egin berria balego bezala. Aitzaki txiki bat abiapuntu hartuta –nolabaiteko ohiartzun autobiografikoak dituena- Miyazakik maitasunez eta pasioz deskribatzen ditu bi ahizpa txiki hauen abenturak. Izan ere, bere aitarekin batera mendialdera joaten dira bizitzera, bere ama dagoen ospitaletik hurbil egoteko; biriketako gaixotasun batekin baitago bertan ama. Eguneroko bizitza, haur baten begiradak duen izaeraren eta fantasiaren magiaz blai eginda dago, zineak sortu duen unibertso ederrenetako bat bereganatzeko ahalmena duen begirada hain zuzen. Aparteko ahalmenak dituen eta definitu ezin daitekeen bizilagun erraldoi baten presentziak ikuslearen irudimena astinduko du, edozein izanda ere bere adina, generoa eta egoera. Totoro filma xarmangarria egiten zaigu bere pertsonaiak -bereziki bi ahizpa protagonistak- egiaz, xalotasunez eta bizitasunez bete-beteak daudelako. Hori guztia, trazu fin batean bizitza jasotzeko duen ezin ordainduzko talentuaren bitartez, emozioa eragiteko Miyazakik duen gaitasun bikainari esker.

Irudiak · Trailerra