Castellano · Euskara
Cabecera
Hasiera · Pelikulak · Telesailak · Jarduerak · Egitaraua · Atal berezia: Tezuka · Guneak · Berriak
Berriak

 

Evangelion 2.0 pelikularentzat publikoaren saria

Hideaki Annoren Evangelion 2.0 filma aukeratu du FAN10 jaialdiko publikoak filmerik onena bezala. Pelikulen zerrendan balorazio hoberena lortu duten hurrengo biak dira: Hayao Miyazakiren Nire bizilagun Totoro eta Yoshifumi Kondoren Bihotzaren xuxurlak, biak Ghibli estudioetakoak.

Parte-hartzaileek emandako botoak kontuan hartuta, pelikula guztiak jaso dute balorazio oso ona.

Inoiz baino jende gehiago

3.000 pertsona inguruk hartu dute parte FAN10 jaialdiko jardueretan: bai pelikulen eta telesailen emanaldietan baita tailer, erakusketa, hitzaldi eta erakustaldietan ere. Horrek esan nahi du aurreko edizioarekiko ehuneko hogeiko igoera izan duela gutxi gorabehera.

Nausicaä: sorpresa

Haizearen Haraneko Nausicaä izan zen pelikula sorpresa. Baina beste sorpresa bat darama erantsita: Hayao Miyazakiren film adierazgarriena den honek Golem Yamaguchi zine-aretoetan jarraituko du datorren ostegunera arte, iluntzeko 8etako saioan, jatorrizko bertsioan, gaztelaniaz azpititulatuta.

Ekainaren 5ean, larunbatarekin. 16:00etan. Iruñeko Planetarioan.

Javier Puertasek aurkeztuko ditu, lehen aldiz eta FAN10 jaialdirako, Saint Seiya. The lost canvas telesailaren gaztelaniara itzulitako lehenengo kapituluak. Javier Puertas Selecta Vision banatzailearen produktu-burua eta telesail ospetsuenetako baten arduradun zuzena da, Saint Seiyarena hain zuzen.

Unibertso guzti horren jakitun dugu Javi Puertas, eta telesail horri buruz arituko da: telesaila bera, bikoizketa, pertsonaiak… eta telesail horren inguruan sortzen diren gai guztiei buruz.

Ekainaren 5ean, larunbatarekin. 19:00etan. Iruñeko Planetarioan.

César Asenciok eta Laura Villanuevak idatzitako "Tokio para otakus" liburuaren aurkezpena. (Egileak bertan izango dira)

"Tokio para otakus" gida espezializatu bat da. Japoniako hiriburuan barna bidaiatu daiteke gidarekin eta modu oso berezian: manga eta anime ezagunenen ekintza garatzen den txoko guztiak bisitatuz.