Castellano · Euskara
Cabecera
Hasiera · Pelikulak · Telesailak · Jarduerak · Egitaraua · Atal berezia: Tezuka · Guneak · Berriak
Jarduerak

Kontzertua
Kontzertua
Hitzaldiak
Manu Guerrero: Anime eta kirola
José Luis Puertas: Ghibli izeneko herrialdea
Erakustaldiak
Kendo
Aikido
Iaido / Bujutsu
Erakusketa
Geruzak: Ekialdeko 12 eszena
Tailerrak
Tailerretan parte hartu nahi baduzu, bidali zure izena eta telefonoa, tailerraren izenarekin batera, talleres@fanfestival.es helbidera.
Kaligrafia
Go
Japoniera
MANU GUERRERO

Hemendik urte batzuetara norbaitek erabakitzen badu idaztea animearen historia Espainian, kapitulu berezi bat eskaini beharko dio Manu Guerrero eta Selecta-ri. Haiek gabe desagertu egingo litzateke hainbeste urtez gozatzen ari garen animearen zati handiena. Manu Guerrero sustatzaile nekaezin eta ikertzaile zorrotza, zalearen gozamen kartsua alde batera utzi gabe, gure merkatuan profesionaltasunaren oinarriak ezartzeko gai izan da.


 
Animea ere bada “kiroletakoa” (gaztelaniaz)

Kultura japoniarrak gehien errespetatzen duen ikastetxe- eta hezkuntza-esperientzietako bat kirola dugu. Orainaldian, XX. mendeko bigarren zatian eta XXI.ekoan daramagun aldian, girotutako animearen izenburu batzuk errepasatzen baditugu, maiz ikusiko dugu nola film horietako protagonista askok mota ezberdinetako kirolaren bat praktikatzen duela edo nola bere astialdia ariketa fisikoaren inguruan mugitzen den.

Baina ez hori bakarrik. Arrakasta gehien lortu duten telesail askotako protagonistek Japonian zabalduen dauden kiroletakoren bat egiten dute, bereziki arreta eskainiz beisbolari (AEB eta Kubarekin batera Japonia da, horretan, munduko potentzia); eta azkenaldi honetan gora egiten ari da futbola. Izan ere, azken urteotan ikusi izan ditugu jokalari japoniar batzuk Europako ligatan jokatzen, nahikoa arrakastarekin. Kirol olinpikoen munduak animean utzi dituen arrastoak eta eragin nagusienak azalduko dizkigu Manu Guerrerok, ikus-entzunezko bitarteko asko erabiliz. Hitzaldiaren aurretik, eta osagarri gisa, Oliver eta Benjiren eta Txitxo Terremotoren kapituluak emango dira.