Castellano · Euskara
Cabecera
Hasiera · Pelikulak · Telesailak · Jarduerak · Egitaraua · Atal berezia: Tezuka · Guneak · Berriak
Telesailak

Txitxo Terremoto
Dragoi Bola GT
Oilver eta Benji
Saint Seiya: The Lost Canvas
Wolf's Rain
DRAGOI BOLA GT

Jatorrizko izenburua: Doragon bôru Jî Tî
Zuzendaria: Osamu Kasai
Mangaren autorea: Akira Toriyama
Estudioa: Toei Animation
Urtea: 1997

Ehun urte pasa dira Gokuk Dragoi Maltzurrei irabazi eta desagertu zenetik. Lurreko biztanleek, ordutik, garai baketsu eta oparoa bizi dute, aurretik inoiz ezagutu gabekoa. Pan andre zaharrak bakarrik gogoratzen ditu beste garai ilunagoak izandako haiek. Baina andrea gaixotzen denean, buruz abiatuko da abenturara bere biloba Son Goku gaztea, jakiteko, alegia, ea egiazkoak diren bere amonak kontatzen zizkion dragoi bolei buruzko kondairak.

Akira Toriyama sobera ezaguna da, Japonian bertan eta handik kanpo ere, kontakizun-familia ospetsuenetako baten sortzaile gisa, mangarena lehenik eta, ondoren, animearena. Marrazkilari hau Nagoyan jaio zen 1955ean, eta 80ko hamarkadaren erdialdera Son Goku eta honen lagun-sorta sortu zituen, hau da, Dragon Ball asmatu zuen (Doragon bôru izenez jatorriko herrialdean, eta Dragoi Bola gurean). Hasieran Japoniako aldizkari batean argitaratutako istorioetako beste bat besterik ez zen izan, baina telebistara salto egin zuenean ikusle-indizeak gainezka egin eta masa-fenomeno izatera iritsi zen. Telesaileko ehundaka kapitulu, pelikulak, OVAk, bideo-jokoak, merchandisinga, itzulpenak ehundaka hizkuntzetara… Dragoi Bolak milioika jarraitzaile izan ditu azken urteotan mundu osoan.

1996an Toei Animation estudioek Dragoi Bola GT sortu zuten. Prozesua alderantzikatu egin zen: orain zineak sortzen ditu mangan ez zeuden istorioak, eta ikus-entzunezko formatua eta gero, liburu bihurtuko dira berriro. GT terminoaren esanahia da Galaxy Touring: nolabaiteko ibilbide galaktikoa. Hori da ba egin beharko dutena protagonistek beste behin, planeta eta bertako biztanleak salbatu nahi badituzte.

Irudiak