Castellano · Euskara
Cabecera
Hasiera · Pelikulak · Telesailak · Jarduerak · Egitaraua · Atal berezia: Tezuka · Guneak · Berriak
Pelikulak

Death Note Relight
Gaztelua zeruan
Evangelion 1.11
Evangelion 2.0
Freedom
Nire bizilagun Totoro
Nicky sorgin ikaslea
Pompoko
Iraganeko oroitzapenak
Spirit Of Wonder
Bihotzaren xuxurlak
Sword Of The Stranger
Transformers
BIHOTZAREN XUXURLAK

Jatorrizko izenburua: Mimi wo sumaseba
Zuzendaria: Yoshifumi Kondo
Gidoilaria: Hayao Miyazaki
Musikagilea: Yuji Nomi
Ekoizlea: Toshio Suzuki
Estudioa: Studio Ghibli
Urtea: 1995
Iraupena: 111 minutu

Shizuku Tsukishima neska gaztea irakurzalea da, eta udako oporretarako badu plana: liburutegian irakurtzen eta atzerriko abestiak itzultzen aritzea. Baina ezustea izango du; konturatu baita liburutegian hartzen dituen fitxetan izen bera agertzen dela beti –Seiji Amasawa-, eta hankaz gora geratuko zaizkio planak. Egun batean, trenean doala, katu misteriotsu batekin egiten du topo, eta, Seijik -luthier ikasle gisa- lana egiten duen dendaraino eramango du katuak. Seijiren ametsa bere artea Italiara eramatea da. Shizukuri kontatzen dio duen amets hori eta, era berean, liburuak idaztera animatzen du hau. Handik aurrera, beti elkarrekin egongo direla egiten dute promes.

Garaia baino lehenago harrapatu zuen heriotzak Yoshifumi Kondo, eta Ghibli estudioek izugarrizko zartada jaso zuten. Izan ere, hauen zimendua izatera deitua zegoen, Takahata eta Miyazakirekin batera. Kondo perfekziora heldu zen Bihotzaren xuxurlak filmarekin; sentimenduen eta oroimenaren munduan sartzen baita samurkeriak eta errazkeriak alde batera utzita.

Ghibliren berezko marrazkiekin kontatzen digu istorioa. Horregatik izango ez balitz, sentimenduzko komediari egin zaion sekulako monumentuetako bati buruz ariko ginateke hizketan orain, soilik garai guztietako zinegile onenen eskura dagoena. Zalantzarik gabe, aparteko zinegile honek eman digun altxor bitxienetakoa dugu filma, eta, bertan, David Lean, Douglas Sirk eta Max Ophülsen eragina sumatzen da.

Hayao Miyazakik Mononoke printzesa filma estreinatu zuenean, justu ondoren hil zen Kondo: aneurisma batengatik, segur aski lan gehiegi egiteagatik. Albisteak Nire bizilagun Totoro filmaren egilea jota utzi zuen, eta honek susmoa izan zuen –behar bada erretiroa hartzeko garaia iritsi zitzaiola berari alegia-, gero, zorionez, horrelakorik ez bazuen egin ere.

Irudiak · Trailerra