Castellano · Euskara
Cabecera
Hasiera · Pelikulak · Telesailak · Jarduerak · Egitaraua · Atal berezia: Tezuka · Guneak · Berriak
Pelikulak

Death Note Relight
Gaztelua zeruan
Evangelion 1.11
Evangelion 2.0
Freedom
Nire bizilagun Totoro
Nicky sorgin ikaslea
Pompoko
Iraganeko oroitzapenak
Spirit Of Wonder
Bihotzaren xuxurlak
Sword Of The Stranger
Transformers
POMPOKO

Zuzendaria: Isao Takahata
Gidoilaria: Isao Takahata
Ekoizleak: Toshio Suzuki y Hayao Miyazaki
Musikagilea: Chang Chang Typhoon
Estudioa: Studio Ghibli
Urtea: 1994
Iraupena: 119 minutu

Herri-tradizioak dionaren arabera, mapatxeek, nahi izate hutsarekin, gizaki –edo bestelako izakitxo- bihurtzeko abilezia dute. Animali hauetako familia bat konturatzen da beraiek bizi diren basoa txikitzen ari direla gizon-emakumeak, urbanizazio berri bat eraikitzeko. Horren aurrean, prestaketa lanekin hasiko dira, lehen inoiz ikusi ez den gerra batean borrokatzeko. Beraien itxurari dagokionez, tanuki-ek benetako forma hartzen dute gizakien begibistan jartzen direnean, karikatura itxura zerbait arraroa egiten dutenean, eta giza itxura ia denbora guztian.

Tanukiak (mapatxeak) izeneko "animalitxoen" ipuintxo baten itxurapean, Pompokok kolkotik atera du gaur egungo zineak imajina dezakeen ipuinik ekologista eta ekologiko borobilena. Espekulazioak, neurri gabeko hazkundeak eta hiriak landa zanpatzeak osatzen dute kontaketaren atze-oihala: atsedenik gabeko gerra, mapatxe fantastikoen eta hauen etsai diren gizakien artekoa.

Animaliak, naturan murgilduta eta gizon-emakumeengandik hurbil, eginak daude zoriontsu bizitzera. Baina lehenengo hondeamakina agertzen denean, ikusita amaitzear dagoela bizi duten harmonia hori, izututa geratuko dira. Esan beharrekoa esanda ere, ezin da laburbildu doitasunez filma honek gozamena eragiteko duen ahalmen guztia. Ghibli faktoriak dituen lanetatik dibertigarriena da. Ez dira gutxi, ez –ezta ohikoak ere-, Pompokon agertzen diren surrealismo dosiak, humorea eta batere xaloak ez diren xehetasun bihurriak. Horiek dira, filma ikustea ezinbesteko egiten dutenak. Pelikula original honen egilea, Isao Takahata –faktoriako beste gizon garrantzitsuetako bat-, Shigeru Sugiura mangakaren estiloan oinarritu zen diseinuak egiteko.

Irudiak · Trailerra