Castellano · Euskara
Cabecera
Hasiera · Pelikulak · Telesailak · Jarduerak · Egitaraua · Atal berezia: Tezuka · Guneak · Berriak
Telesailak

Txitxo Terremoto
Dragoi Bola GT
Oilver eta Benji
Saint Seiya: The Lost Canvas
Wolf's Rain
WOLF'S RAIN

Jatorrizko izenburua: Urufuzu Rein
Zuzendaria: Tensai Okamura
Manga: Keiko Nobumoto
Estudioa: Bones
Urtea: 2003 - 2004
30 pasarte

Paradisura eramango dituen Ilargi-lorearen bila abiatu dira lau otso gazte: Kiba, Tsume, Hige eta Toboe. Ilargiaren liburuan idatzita dagoen kondairak dio otsoak izaki mistikoak direla eta Rakuen (Paradisua) izeneko leku batetik etorri direla mundura. Esaten du, baita, Neskalore (ilargi-loreen esentziatik sortutako izakia) izeneko gazte misteriotsu baten laguntzaz, otsoek paradisura bueltatzeko bidea aurkituko dutela eta, hori gertatzen denean, mundua –erraustua orain- birsortuko dela berriro.

2003tik 2004ra bitartean egin zen eta ordutik pasa den denbora guzti honek balio handiagoa eman dio Wolf´s rain-en historiari. Animearen kulturak hain gogoko duen apokalipsiaren itzala proiektatzen da fantasiazko kontakizun honetan, eta, horrekin batera, natura eta otsoen figura aldarrikatzen du istorioak. Animali horiek oso maite zituen Mamoru Oshii sortzaile bikainarekin batera aritu zen lanean Okamura Ghost in the Shell filman. Kontua da, Wolf´s rain, denbora gutxian, klasiko bat bihurtu dela; eta, orain, FAN10 jaialdikook berreskuratu-omendu egin nahi dugu, aspaldiko zaleekin elkartzeko eta bere garaian telesaila ezagutu ez zuten gazteenei aurkezteko. Jatorrizko istorioa Keiko Nobumoto idazle eta editoreari dagokio –ezaguna, batez ere, Cowboy Bebop lanarengatik-, eta, anime egiten zen bitartean, bera arduratu zen telesailari zegokion manga egiteaz. Tensai Okamura aurretik ere, Jin Roh-ekin batera, aritua da otsoen munduan, animazioaz arduratu baitzen. Oraingo honetan, izugarrizko lana egin du eta probetxu bikaina atera dio istorioari, egundoko monumentua eraikiz likantropoen (gizotsoen) munduari; izan ere, telesailaren begikotasunak otsoen alde egiten du, inolako disimulurik gabe.

Irudiak · Trailerra