Castellano · Euskara
Cabecera
Hasiera · Pelikulak · Telesailak · Jarduerak · Egitaraua · Atal berezia: Tezuka · Guneak · Berriak
Telesailak

Txitxo Terremoto
Dragoi Bola GT
Oilver eta Benji
Saint Seiya: The Lost Canvas
Wolf's Rain
OLIVER ETA BENJI

Jatorrizko izenburua:Kyaputen Tsubasa
Zuzendaria:Isamu Imakake
Jatorrizko manga:Yoichi Takahashi
Estudioa: Tsuchida Productions
128 pasarte (1983-1986)

80ko hamarkadaren hasieran, Japoniako telebistek Tsubasa Kapitaina izeneko telesaila eman zuten. Telesailaren gai nagusia futbola zen, eta beste herrialde ezberdinetan eman zenean izen ezberdinak hartu zituen; gurean, ahaztezineko Txapeldunak: Oliver eta Benji -Campeones: Oliver y Benji-. Telesaila manga batean oinarrituta abiatu eta 128 kapitulu izatera iritsi zen. Oliver eta Benjik izandako arrakastak jarraipena eskatu zuen, 13 OVAz osatu zena, eta, ondoren, denboraldi berriak gehitzen joan zitzaizkion: Tsubasa J Kapitaina, Tsubasa Road Kapitaina, filmak eta bideo-jokoetaz gain.

Japoniako edizioan Tsubasa Ozora da protagonistaren izena (guretzat Oliver Atton). Honek eta honen lagunak haur-jokalari bezala hasiko dira futbolean eta, denborarekin, Japoniako selekzioan jokatzera iritsiko dira, profesional bezala. Hauen abenturak, aurkariekin dituzten desadostasunak, entrenamenduak, txapelketa ezberdinak… hau guztia Txapeldun hauen ardatz nagusia da, eta FAN10 jaialdiak kirolari –animearekin uztartuta- egiten dion omenaldian elkartuko dira aurten.

Irudiak