Castellano · Euskara
Cabecera
Hasiera · Pelikulak · Telesailak · Jarduerak · Egitaraua · Atal berezia: Tezuka · Guneak · Berriak
Pelikulak

Death Note Relight
Gaztelua zeruan
Evangelion 1.11
Evangelion 2.0
Freedom
Nire bizilagun Totoro
Nicky sorgin ikaslea
Pompoko
Iraganeko oroitzapenak
Spirit Of Wonder
Bihotzaren xuxurlak
Sword Of The Stranger
Transformers
TRANSFORMERS, PELIKULA

Zuzendaria: Nelson Shin
Gidoilaria: Ron Friedman
Musikagilea: Vince DiCola
Argazkilaria: Masatoshi Fukui
Muntatzailea: David Hankins
Herrialdea: AEB eta Japonia
Año: 1986
Urtea: 84 minutu

Cybertron izeneko urrutiko planeta batean gerra zibilean sartuta dabiltzan bitartean, espazio-ontzi batek ihes egin eta lurraren kontra jo du. Ontzian Transformerrak bidaiatzen dute; robot erraldoi batzuk, ibilgailu, animali edota edozein motatako objektutan bihurtzeko ahalmena dutenak. Lau milioi urte geroago, aktibitate geologikoak betiko etsaiak esnatuko ditu: Decepticonak eta Autobotak. Lehenengoek baliabide energetikoak atzeman nahi dizkiote lurrari, eta, horrela, beraien planetara itzuli; eta, bigarrenek munduko giza-emakumeak babestu nahi dituzte. Talde bietako buruzagiak atsedenik gabeko borrokan arituko dira.

Nork sortu zituen lehenengo Transformerrak? Ez da erraza erantzuna ematea, eta, segur aski, ezta pertsona bakar baten izena ematea ere, era askotako ibilgailu bihur daitezken pertsonai bitxi hauen atzean jende asko baidago: Jay Bacal, telesailaren zuzendarietako bat; Jim Shooter, Dennis O´neil eta Bob Budiansky, komikia egin zutenak; edo, Shohei Shoihara, roboten diseinuak asmatu zituena. Izan ere, egia esan, iparrameriketako Hasbro jostailu enpresak lehenengo Transformerren diseinua egiteko eskatu zion Marveli, eta, honek paperean irudikatu zituen lehenik eta, gero, marrazki bizidun bihurtu.

80ko hamarkadaren erdialdera Transformerrak telesailaren lehenengo hiru kapituluak eman zituzten Estatu Batuetan. Hasierako arrakastak bultzatuta, emanaldi berriak grabatu zituzten, pertsonai berriekin, eta, horrek jostailu enpresen arteko liskarrak eragin zituen, lizentziengatik eta baimenengatik. Baina Transformerrak sortuta zeuden jadanik eta ezinezkoa zen hauek geldiaraztea. Azkenik, 1986. urtean, pelikula estreinatu zuten. Bertan, hogei urtez egiten du aurrera akzioak, eta, ondorioz, Transformerren belaunaldi berriak sortzeko balioko du horrek. Hot Rodek ordezkatu zuen Autoboten Rodimus Prime buruzagia, eta filmak irauten zuen 84 minutura moldatu ziren pertsonai fantastiko hauen abenturak. Iraupen hori oso urrun dago 80ko hamarkadan Japonian eman zituzten telesail ospetsu honen 95 kapituluetatik.

Irudiak · Trailerra