Castellano · Euskara
Cabecera
Hasiera · Pelikulak · Telesailak · Jarduerak · Egitaraua · Atal berezia: Tezuka · Guneak · Berriak
Pelikulak

Death Note Relight
Gaztelua zeruan
Evangelion 1.11
Evangelion 2.0
Freedom
Nire bizilagun Totoro
Nicky sorgin ikaslea
Pompoko
Iraganeko oroitzapenak
Spirit Of Wonder
Bihotzaren xuxurlak
Sword Of The Stranger
Transformers
SWORD OF THE STRANGER

Zuzendaria: Masahiro Ando
Mangaren autorea: Fumihiko Takayama
Musikagilea: Naoki Sato
Argazkilaria: Yoichi Ogami
Urtea: 2007
Duración: 102 minutu

Kotarou eta bere txakurra Tobimaru bizirik atera dira rônin batek lagundu dielako, Nanashik hain zuzen ere. Kotarou gaztea bakarrik dago eta ez dauka familiarik, eta atzetik dabilkio organizazio txinatar misteriotsu bat. Hori dela eta, bere burua babesteko, Nanashi kontratatzea erabaki du. Samurai honi asko kostatzen zaio berriro ezpata zorrotik ateratzea; amesgaiztoak baiditu behin izan zuen gertaera triste batengatik; eta, ordutik, gordeta darama. Rarou da Kotarouren etsaia, txinatar organizazioarentzat lanean ari den gizona, eta indatsuenaren kontra borrokatzea da bere nahirik handiena.

Sword of the stranger filmak samuraien istorio klasikoen elementu nagusienetakoak elkartzen ditu. Brasilgo Fantaspoa jaialdian Animaziozko pelikula onenari saria eskuratu zuen eta Asia-Ozeano Bareko Animaziozko film onenari sarirako proposatuta egon zen.

Gizonezko misteriotsu bat, ezezaguna eta atsekabetua bere iragana; mutil gazte bat arriskuan; barneko liskarrekin txikituta dagoen herrialde bat… akzioa eta sentimenduak hainbana. Masahiro Andok istorio klasiko bat eguneratu du, defendatzaileen eta babestutakoen, ohorezko kodeen eta borrokalarien istorioa. Bere samuraiak ez du izenik; izan ere, horixe da gaztelaniazko bertsioak duen izenburua: El samurai sin nombre. Andoren istoriaren protagonistak Nanashi du izena, eta izen honen itzulpena da, hain zuzen ere, "izenik gabekoa": bere izaera propioari uko egin dion norbait, bizi izandako gertaera tragiko batengatik.

Sword of the stranger filmak elkarguneak ditu Japoniako zinemagintzak dituen antzinako pelikula askorekin, bai animaziozkoak bai giza-pertsonaiezkoak. Horrexegatik, preseski, istoria ezaguna izateagatik eta bere protagonistek isurtzen duten epikarengatik egiten zaigu hurbilagoa eta entretenigarriagoa.

Irudiak · Trailerra