Castellano · Euskara
Cabecera
Hasiera · Pelikulak · Telesailak · Jarduerak · Egitaraua · Atal berezia: Tezuka · Guneak · Berriak
Pelikulak

Death Note Relight
Gaztelua zeruan
Evangelion 1.11
Evangelion 2.0
Freedom
Nire bizilagun Totoro
Nicky sorgin ikaslea
Pompoko
Iraganeko oroitzapenak
Spirit Of Wonder
Bihotzaren xuxurlak
Sword Of The Stranger
Transformers
SPIRIT OF WONDER

Jatorrizko izenburua: Supiritto obu wanda
Zuzendaria: Takashi Anno
Gidoilaria: Kenji Tsuruta
Animazioaren zuzendariak: Yoshiaki Yanagida, Masaya Fujimori
Musikagilea: Hayato Matsuo
Urtea: 2001
3 pasarteko telesaila

1. eta 2. OVAk (Jatorrizko bideoanimazioak). Zientzilari gazteen Elkartea: Ikertzaile beterano talde bate teoria zientifiko batetaz baliatzen da Marterako bidai bat prestatzeko. Teoria hori, ordea, horietako baten alabarena da, eta honek nahi duen gauza bakarra da lasai bizitzea bere senarrarekin.

3. OVA. Miss Txinaren txikiagotzea: Ekialdeko neska gazte batek familiak oinordetzan utzitako hotel-jatetxe bat gobernatzen du. Izaera bitxi samarra dauka: uste du ingurukoek errespetua zor diotela etxeko nagusia izateagatik, baina asko kostatzen zaio disimulatzea Beckenridge irakaslearen laguntzailearenganako maitasuna.

Spirit of Wonder hasi eta bukatzen diren istoriotxoen bilduma zen hasieran, Kenji Tsuruta mangakak idatzi eta ilustratu zituen istoriotxoak. Tsuruta zientzia-fikziozko kontakizunetan espezializatuta dago eta izugarrizko gaitasuna du ilustraziorako; egin dituen Arts-Books liburu ugarietan erakutsia. Aukeratzen dituen girotzeetan, baita marrazteko moduan ere, badu xehetasunekiko grina eta ukitu mendebaldarra: Europako hiri ezberdinetan dabiltzan, askotan, bere pertsonaiak. 1986. urtean hasi zen Tsuruta marrazki haiek biltzen eta, azkenean, larehun orrialde baino gehiagoko liburuki batean argitaratu zuen bilketa hori.

2001. urtean Takashi Annok lan hori egokitu eta hiru OVA egin zituen: Zientzilari gazteen Elkartea istorioko pasarte bi eta, hirugarrena, Miss Txinaren txikiagotzea. Halere, telesail motz honek, jatorrizko mangaren izenburu generikoa mantendu du, Spirit of Wonder; izan ere, hasiera hasieratik, jatorrizko marrazkietan ibili ziren protagonista askoren txunditzeko zuten gaitasunari egiten baidio aipamena. Eta, marrazki horietako abentura guztien artetik, Annok zientzilari erretiratu talde batenak eta jite txarreko neska batenak aukeratu ditu.

Irudiak