Castellano · Euskara
Cabecera
Hasiera · Pelikulak · Telesailak · Jarduerak · Egitaraua · Atal berezia: Tezuka · Guneak · Berriak
Pelikulak

Death Note Relight
Gaztelua zeruan
Evangelion 1.11
Evangelion 2.0
Freedom
Nire bizilagun Totoro
Nicky sorgin ikaslea
Pompoko
Iraganeko oroitzapenak
Spirit Of Wonder
Bihotzaren xuxurlak
Sword Of The Stranger
Transformers
FREEDOM

Zuzendariak: Shuhei Morita, Hiroaki Ando, Hirotaka Endo, Hitoyuki Matsui, Kazuyoshi Katayama, Kôji Yamazaki, Kou Matsuo
Gidoilaria: Shuhei Morita
Musikagilea: Yoshihiro Ike, Utada Hikaru
Urtea: 2009
Iraupena: 150 minutu

Kliman gertatu den aparteko aldaketa iraunkor batek Lurreko zibilizazioa suntsitu du eta Ilargian bizitzera behartu ditu bertako gizon-emakumeak. Hemen, ilargiko kolonien sarea osatzen dute eta Eden Errepublikaren erregimen politikopean bizi dira, hain zuzen ere bakeari eta askatasunari errespetua erakusten dien erregimena dagoen leku bakarrean. Hondamendia gertatu zenetik 160 urte pasa dira jadanik, eta Edenen, non harmonian bizi diren, Takeru gazteak, berak sortutako prototipoekin egindako lasterketekin gozaten duen ikasle ausartak, Edeni eta Lurrari buruzko egia aurkituko du.

Egokia denez beti Katsuhiro Otomo errealizadorearen balioa gogoraraztea, FAN10 jaialditik berriro proposatzen dizuegu Ilargian kokatuta dagoen mundu lurtar horretako istorioa. Izan ere, iaz, Freedomen jatorrizko zazpi kapituluak proiektatu genituenean, jendeari asko gustatu zitzaizkion (boto gehien jaso eta balorazio hoberena izan zuten obretan hirugarrena). Zientzia-fikziozko eremuan pasioz murgiltzea da helburua, nostalgia ikuspegiaz hitz egitea giza-emakumeon birgaitzeaz. Hori guztia, zenbait abenturaren bitartez, zeinetan baitago denbora gauza askotarako: adiskidetasuna, gatazka, adorea, suspensea, misterioa eta maitasuna.

Freedom, orain, abenturazko film sendoa bezala agertzen zaigu, jatorrizko bideoanimazioetako (OVA) sekuentzia onenekin egindako 150 minutuko birmuntaketari esker. Ez dugu ahaztu behar, bestalde, Nissin Cup Noodles enpresaren bultzada komertzialari esker jaio zela proiektu hau, izan ere bere 35. urteurrena ospatzen zuen garai hartan. Otomoren arrastoa somatzen da bertan, bai ibilgailuen diseinuan baita pertsonaien ukituan ere; zerikusi handia baitute Otomoren gailur-lana izan zenarekin –eta oraindik ere izaten jarraitzen duenarekin-: Akira.

Irudiak · Trailerra