Castellano · Euskara
Cabecera
Hasiera · Pelikulak · Telesailak · Jarduerak · Egitaraua · Atal berezia: Tezuka · Guneak · Berriak
Pelikulak

Death Note Relight
Gaztelua zeruan
Evangelion 1.11
Evangelion 2.0
Freedom
Nire bizilagun Totoro
Nicky sorgin ikaslea
Pompoko
Iraganeko oroitzapenak
Spirit Of Wonder
Bihotzaren xuxurlak
Sword Of The Stranger
Transformers
DEATH NOTE RELIGHT

Zuzendaria: Shusuke Kaneko
Gidoilariak: Takeshi Otata, Tsugumi Ooba
Urtea: 2009
Iraupena: 126 minutu

Ryukek, Death Note bat uzten duenean gizakion munduan, ez du imajinatu ere egingo zer gertatuko den hartutako erabakiaren ondorioz. Light Yagami gazteak aurkitu du koadernoa, nahi duen guztia garbitzeko ahalmena duena, eta, hasiera batean, justizia egitea badu ere helburu, jainko baten boterea izateak, azkenean, ustelkerira eramango du, eta bere kontra dauden guztiak akabatzera. Gizaki bakarra dago bere botereari aurre egingo diona, L: munduko detektiberik hoberena. Baina aurkarien abileziak zailtasunak ekarriko dizkio bien biziraupenari.

Takeshi Obata eta Tsugumi Oobaren jatorrizko ideian oinarrituta dago istorioa. Death Note Relight filmaren abiapuntua izango da Shinigami Ryukek behin gazte bat ezagutu zueneko istorioa, eta gazteak esku artean izandako Death Noterena (koaderno misteriotsu bat zeinetan norbaiten izena idazten bada hiltzen baita).

Death Note Relight filmak aurkezten digun berrikuntza da Jainko baten ikuspegia erakusten digula, narratzailea aldatzen baitu istorioaren mamira sartzeko. Oraingo honetan Shinigami Ryuk izango da aztertuko duena norbaiti justiziaren boterea emateak zer esan nahi duen, heriotzaren koaderno honen orrialde zuriak emateak alegia.

Death Note fenomenoaren bilakaerak gora egin du 2003. urtean manga (Japoniako komikia) argitaratu zenetik: hamabi liburuki, ehun eta zortzi kapitulu. Ondoren anime (marrazki bizidun japoniarrak) formatoan aurkeztu zuten, 37 pasartekin, eta, zinean, live action estiloko hiru film eginez. Horretaz gain, nobela pare bat ere argitaratu dira eta hainbat bideo-joko, mundu guztian komertzializatu diren milaka "Koaderno beltz"-ekin batera. Death Note Relight filmarekin koxka bat estuago lotuta iristen zaizkigu kontakizuna eta protagonistak.

Irudiak · Trailerra