Home » Películas 2014 » Evangelion 3.3Evangelion 3.3

Evangelion 3.3Evangelion 3.3

Evangelion: 3.3 You Can (Not) Redo

Evangelion: 3.3 You Can (Not) Redo

Título original: Evangerion shin gekijôban: Kyu
Dirección Hideaki Anno, Kazuya Tsurumaki
Guión: Hideaki Anno
Música: Shiro Sagisu
Año: 2012
Duración: 96 min

Sinopsis

Han pasado 14 años desde que tuvo lugar el Tercer Impacto. Casi todo el mundo ha cambiado, pero Shinji Ikari permanece inalterable y sin envejecer. Pronto comprobará que a su alrededor todo es nuevo y extraño. Misato ha formado un grupo distinto y separado de Nerv. Está claro que la lucha no ha terminado, pero es posible que la batalla más terrible esté por llegar y que sea contra los humanos, sus primeros aliados.

Dirigida por Kazuya Tsurumaki e Hideaki Anno (guionista y director de la serie original Neon Genesis Evangelion), es la tercera entrega de la tetralogía Rebuild of Evangelion, basada en la serie original. Desde el principio se explicitó que no se trataba de un remake de la serie sino que habría novedades significativas a lo largo de cuatro películas. Hideaki Anno ha escrito el guión y es el director general y manager de todo el proyecto. Anno colaboró recientemente con Miyazaki poniendo voz al protagonista de su última película Kaze Tachinu, y actualmente prepara una adaptación de Nausicaa, de la que él mismo fue animador en los años 80.

Evangelion 3.3

Evangelion 3.3

Jatorrizko izenburua: Evangerion shin gekijôban: Kyu
Zuzendariak: Hideaki Anno, Kazuya Tsurumaki
Gidoilaria: Hideaki Anno
Musikagilea: Shiro Sagisu
Urtea: 2012
Iraupena: 96 min

Sinopsia

Hirugarren Inpaktutik 14 urte iragan dira. Ia jende guztia aldatu egin da, baina Shinji Ikarik bere horretan irauten du, zahartu gabe. Bere inguruan guztia berri eta arrotz dela ohartuko du berehala. Misatok Nerv-etik bereizitako beste talde bat osatu du. Argi dago gatazka ez dela amaitu, eta baliteke borrokarik latzena hurbil egotea eta arerioak haien lehenengo aliatuak izatea: gizakiak.

Hideaki Anno (Neon Genesis Evangelion jatorrizko seriearen gidoilari eta zuzendaria) eta Kazuya Tsurumaki dira zuzendariak. Jatorrizko seriean oinarritutako Rebuild of Evangelion tetralogiaren hirugarren atala dugu hau. Hasieratik bertatik adierazi zuten bezala, ez da seriearen berregiketa, berrikuntza garrantzitsuez beteriko berrikuspena baizik. Hideaki Anno, gidoia idazteaz gain, proiektu osoaren kudeatzaile eta zuzendari orokorra da. Duela gutxi Kaze Tachinu Miyazakiren azken pelikulan parte hartu zuen, protagonistari ahotsa emanez. Egun Nausicaa-ren moldaketa bat prestatzen ari da, 80. hamarkadan animadore jardun zuen pelikularena, hain zuzen ere.